Ir al contenido principal

AMARABERRI

1979an Loli Anaut pedagogian adituak Amara Berri sistema proiektua sortu zuen.
Lanerako sistema bat da, diziplinartekotasuna lantzen duena, non antolakuntza,
plangintza, hausnarketa, analisia eta erabakiak hartzea sustatzen diren.
Sistema irakasleak ikasleak interpretatzeko modua aldatzeko eta berritzeko sortua izan
zen, hau da, haurrari eta beraren behar eta interesei garrantzi handiagoa emateko beharra
zela eta eratu zuten sistema, haurraren premiei egoki erantzuteko.
Horrez gain, errealitatearekin lotura gutxi eta diziplinen arteko lotura eza ere sistema
sortzeko faktoreak edo eragileak izan ziren. Hortaz, sistema, hutsune horiei aurre
egiteko sortua izan zen hain zuzen ere.
Sistema 7 printzipiotan oinarrituta dago: indibidualizazioa, sozializazioa, globalizazioa,
aktibitatea, sormena/irudimena, askatasuna eta normalizazioa.
Honako sistema eredua izan da eta hainbat eskolek ere martxan jarri dute Euskal Herri
barnean zein kanpoan, esaterako: Murumendi, Urdaneta, ....

Nola irakasten dute ?
Antolamenduaren ildotik, lehen esan dugun bezala, txoko edo testuinguru bakoitzean
hainbat jarduera izaten dituzte. Jarduera bakoitzak bere metodologia zehatza izan ohi
du. Hortaz gain, testuinguru eta jarduera horiek berberak izaten dira ziklo osoan zehar,
eta beraz, ikasleek eginkizun bera behin baino gehiagotan egiteko aukera izaten dute.
Departamentu edo txoko bat diseinatzen eta antolatzen dutenean bi alderdi izaten dituzte
kontuan: batetik, legeak zer jartzen duten eta dekretuak zer dion, hau da, haurrek zer
ikasi behar duten; eta bestetik, umeen interesak zein diren.
Egoera errealak ikasgelara eramaten dira, eta, haurrak, egoera errealei aurre egiten
ikasten dute. Adibidez, matematika arloan, neurriak ikasterako orduan, matematikako
txoko barnean ponpoiak, telarrak, eta jarduera errealak proposatzen dira. Haurrak
horretarako zenbat hari beharko dituen kalkulatu beharko ditu, ondoren, erosi eta josi
egingo du. Modu horretan, matematika ezik, beste gai batzuk lantzen ditu, hala nola
hizkuntza, plastika, talde lana...

Comentarios

Entradas populares de este blog

SARRERA

Blog honetan hezkuntza metodologia dezberdinei buruz hitz egingo dut. Hain zuzen ere, uste dut gure herrialdean daukagun hezkuntza sistema nahiko atzeratuta dagoela, eta ez duela umeen beharrekin bat egiten. Horregatik, hezkuntza metodo desberdinei buruzko informazioa eskainiko dut blog honetan.

ULERMENERAKO IRAKASKUNTZA

Ulermenerako Irakaskuntza Harvard Unibertsitateko Project Zero-ren metodologia bat da. Ulermenerako irakaskuntza adimenaren izaera, ulermena, pentsamendua, sormena, etika bezalakoetan eta gizakiarentzako oinarrizkoak diren beste alderdi batzuen ikerketaren diseinuan oinarritzen da. Ardatz nagusia ulertzea da. Ulertzea ikaskuntza intelektual hutsa baino harantzago doan prozesua da enpatia, identifikazioa eta proiekzioa behar delako, etengabeko ikaskuntza prozesu batean irekitasuna, tolerantzia, sinpatia eta zintzotasuna dakarrena. Ulermen hori lotzeko, praktikari garrantzia handia ematen diote. Helburu nagusia etengabe aldatzen ari den gizarte honek planteatzen dituen erronkei aurre egiteko gai diren ikasleak heztea da. Aldi berean, gizarte bidezkoagoa eta berdintsuagoa eraikitzearen alde lan egiten duten pertsonak lortu nahi dituzte. Proiektu honen bidez irakasleek bi galdera planteatzen dizkiete haien buruari: Zer esan nahi du zerbait ulertzeak? Zein motatako ikasketek, ik