Ir al contenido principal

SARRERA

Blog honetan hezkuntza metodologia dezberdinei buruz hitz egingo dut. Hain zuzen ere, uste dut gure herrialdean daukagun hezkuntza sistema nahiko atzeratuta dagoela, eta ez duela umeen beharrekin bat egiten. Horregatik, hezkuntza metodo desberdinei buruzko informazioa eskainiko dut blog honetan.

Comentarios

Entradas populares de este blog

AMARABERRI

1979an Loli Anaut pedagogian adituak Amara Berri sistema proiektua sortu zuen. Lanerako sistema bat da, diziplinartekotasuna lantzen duena, non antolakuntza, plangintza, hausnarketa, analisia eta erabakiak hartzea sustatzen diren. Sistema irakasleak ikasleak interpretatzeko modua aldatzeko eta berritzeko sortua izan zen, hau da, haurrari eta beraren behar eta interesei garrantzi handiagoa emateko beharra zela eta eratu zuten sistema, haurraren premiei egoki erantzuteko. Horrez gain, errealitatearekin lotura gutxi eta diziplinen arteko lotura eza ere sistema sortzeko faktoreak edo eragileak izan ziren. Hortaz, sistema, hutsune horiei aurre egiteko sortua izan zen hain zuzen ere. Sistema 7 printzipiotan oinarrituta dago: indibidualizazioa, sozializazioa, globalizazioa, aktibitatea, sormena/irudimena, askatasuna eta normalizazioa. Honako sistema eredua izan da eta hainbat eskolek ere martxan jarri dute Euskal Herri barnean zein kanpoan, esaterako: Murumendi, Urdaneta, .... N...

IKAS-KOMUNITATEAK

Duela hamar urte hasi ziren EAE-ko ikastetxe batzuk ikas komunitate proiektua gauzatzen. Ikas komunitateen arloan aitzindariak estatubatuarrak izan baziren ere, Europar Batasuna izan da. Ikas komunitatea eratzea ikastetxe bakoitzaren borondatearen araberakoa da. EAE-n 23 ikastetxe ari dira Ikas komunitate programa garatzen eta kopurua ikasturtero handitzen da. Lehen esan bezala, orain dela hamar urte hasi ziren lehenbiziko laurak, ariketa modura, eta haiek ereindako hazia pixkanaka ematen ari da fruitua. Hasiera batean, bizikidetza arazoak zituzten eskolentzako irtenbidetzat jotzen zen, gerora ikusi zuten edozein ikastetxerentzat balio zezakeela, eta 2000. urtean hasi zen ekimena zabaltzen. Ipar Euskal Herrian, Frantziako Estatu osoan bezala, oso urruneko kontzeptua da ikas komunitatea. Ramon Flechak dioenez, “1960ko hamarkadako gizarte industrialean, frantziar eskola eredua oso ona zen: laikoa, publikoa, berdintasunaren aldekoa, e.a. Nola irakasten dute? Talde interakti...