Ir al contenido principal

IKAS-KOMUNITATEAK

Duela hamar urte hasi ziren EAE-ko ikastetxe batzuk ikas komunitate proiektua
gauzatzen. Ikas komunitateen arloan aitzindariak estatubatuarrak izan baziren ere,
Europar Batasuna izan da. Ikas komunitatea eratzea ikastetxe bakoitzaren
borondatearen araberakoa da. EAE-n 23 ikastetxe ari dira Ikas komunitate programa
garatzen eta kopurua ikasturtero handitzen da. Lehen esan bezala, orain dela hamar
urte hasi ziren lehenbiziko laurak, ariketa modura, eta haiek ereindako hazia pixkanaka
ematen ari da fruitua. Hasiera batean, bizikidetza arazoak zituzten eskolentzako
irtenbidetzat jotzen zen, gerora ikusi zuten edozein ikastetxerentzat balio zezakeela,
eta 2000. urtean hasi zen ekimena zabaltzen.
Ipar Euskal Herrian, Frantziako Estatu osoan bezala, oso urruneko kontzeptua da
ikas komunitatea. Ramon Flechak dioenez, “1960ko hamarkadako gizarte
industrialean, frantziar eskola eredua oso ona zen: laikoa, publikoa, berdintasunaren
aldekoa, e.a.

Nola irakasten dute?
Talde interaktiboak eta tertulia dialogikoak dira Ikas Komunitateetan proposatzen
diren Hezkuntzako Jarduera Arrakastatsuenak.
Talde interaktiboetan, irakasleak gelako jarduerak prestatzen ditu taldeka egiteko,
boluntarioen laguntzarekin. Taldeetan, laguntzaileek bultzatuko dute partaide guztiek
ezarritako atazak burutzea, elkarri lagunduz, elkarri azalpenak emanez, e.a. Hala,
ezagutzak eskuratzeaz gain, ikasleek azalpenak ematen, eztabaidatzen, ideiak
partekatzen dituzte, elkarri entzun eta elkarri laguntzen ikasten dute. Taldeak 4-6 kidez
osatua egongo dira. Talde guztiek burutuko dituzte jarduera guztiak.
Talde interaktiboen bidez, lanaldi eraginkorra lortzen da. Halaber, handiagoa da
ikasleek beste kideekin duten elkarreragina. Horrez gain, ikasgela inklusiboaren
arabera antolatutako gelaren bidez, ikasleen eskola emaitzak ez ezik euren arteko
bizikidetza ere hobetuko da.
Tertulia dialogikoen bidez, ordea, hauxe lortu nahi da: ikasleak kultura klasiko
unibertsalera eta, horrekin batera, gizateriak mendeetan zehar bereganatu duen
ezagutza zientifikora hurbiltzea.
Tertulia garatzeko, parte-hartzaileek aurrez aukeratu duten testuko pasarteak
azaltzen dute beste kideen aurrean, horrek guztiak, elkarrizketa aberatsa sorrarazten
du parte-hartzaileen artean eta aukera ematen du ezagutza elkarrekin eraikitzeko eta
gaietan sakontzeko.
Bi jarduera hauetaz gain, Komunitateak lagunduta, ikastetxeak eskola orduetatik
kanpo luzatzen du ordutegia. Hainbatek laguntzen diete ikasleei eskola‐lanak egiten,
irakurmena finkatzen, hizkuntzak ikasi eta teknologia berriak erabiltzen. Horrela,
saihestu egiten da inork ikastorduetan gela utzi behar izatea errefortzuetarako edo
errekuperazioetarako.

Comentarios

Entradas populares de este blog

AMARABERRI

1979an Loli Anaut pedagogian adituak Amara Berri sistema proiektua sortu zuen. Lanerako sistema bat da, diziplinartekotasuna lantzen duena, non antolakuntza, plangintza, hausnarketa, analisia eta erabakiak hartzea sustatzen diren. Sistema irakasleak ikasleak interpretatzeko modua aldatzeko eta berritzeko sortua izan zen, hau da, haurrari eta beraren behar eta interesei garrantzi handiagoa emateko beharra zela eta eratu zuten sistema, haurraren premiei egoki erantzuteko. Horrez gain, errealitatearekin lotura gutxi eta diziplinen arteko lotura eza ere sistema sortzeko faktoreak edo eragileak izan ziren. Hortaz, sistema, hutsune horiei aurre egiteko sortua izan zen hain zuzen ere. Sistema 7 printzipiotan oinarrituta dago: indibidualizazioa, sozializazioa, globalizazioa, aktibitatea, sormena/irudimena, askatasuna eta normalizazioa. Honako sistema eredua izan da eta hainbat eskolek ere martxan jarri dute Euskal Herri barnean zein kanpoan, esaterako: Murumendi, Urdaneta, .... N

SARRERA

Blog honetan hezkuntza metodologia dezberdinei buruz hitz egingo dut. Hain zuzen ere, uste dut gure herrialdean daukagun hezkuntza sistema nahiko atzeratuta dagoela, eta ez duela umeen beharrekin bat egiten. Horregatik, hezkuntza metodo desberdinei buruzko informazioa eskainiko dut blog honetan.

ULERMENERAKO IRAKASKUNTZA

Ulermenerako Irakaskuntza Harvard Unibertsitateko Project Zero-ren metodologia bat da. Ulermenerako irakaskuntza adimenaren izaera, ulermena, pentsamendua, sormena, etika bezalakoetan eta gizakiarentzako oinarrizkoak diren beste alderdi batzuen ikerketaren diseinuan oinarritzen da. Ardatz nagusia ulertzea da. Ulertzea ikaskuntza intelektual hutsa baino harantzago doan prozesua da enpatia, identifikazioa eta proiekzioa behar delako, etengabeko ikaskuntza prozesu batean irekitasuna, tolerantzia, sinpatia eta zintzotasuna dakarrena. Ulermen hori lotzeko, praktikari garrantzia handia ematen diote. Helburu nagusia etengabe aldatzen ari den gizarte honek planteatzen dituen erronkei aurre egiteko gai diren ikasleak heztea da. Aldi berean, gizarte bidezkoagoa eta berdintsuagoa eraikitzearen alde lan egiten duten pertsonak lortu nahi dituzte. Proiektu honen bidez irakasleek bi galdera planteatzen dizkiete haien buruari: Zer esan nahi du zerbait ulertzeak? Zein motatako ikasketek, ik