Ir al contenido principal

ULERMENERAKO IRAKASKUNTZA

Ulermenerako Irakaskuntza Harvard Unibertsitateko Project Zero-ren metodologia bat
da. Ulermenerako irakaskuntza adimenaren izaera, ulermena, pentsamendua, sormena,
etika bezalakoetan eta gizakiarentzako oinarrizkoak diren beste alderdi batzuen
ikerketaren diseinuan oinarritzen da.
Ardatz nagusia ulertzea da. Ulertzea ikaskuntza intelektual hutsa baino harantzago doan
prozesua da enpatia, identifikazioa eta proiekzioa behar delako, etengabeko ikaskuntza
prozesu batean irekitasuna, tolerantzia, sinpatia eta zintzotasuna dakarrena. Ulermen
hori lotzeko, praktikari garrantzia handia ematen diote.
Helburu nagusia etengabe aldatzen ari den gizarte honek planteatzen dituen erronkei
aurre egiteko gai diren ikasleak heztea da. Aldi berean, gizarte bidezkoagoa eta
berdintsuagoa eraikitzearen alde lan egiten duten pertsonak lortu nahi dituzte.
Proiektu honen bidez irakasleek bi galdera planteatzen dizkiete haien buruari: Zer esan
nahi du zerbait ulertzeak? Zein motatako ikasketek, ikaskuntza esperientziek eta
ebaluazioek laguntzen diete ikasleei haien ulermenaren garapenean? Metodologia
honen bidez lortu nahi dena, ingurune ezezagunetan ikasleek ezagutza malgutasuna
izatea da.

Nola irakasten dute?
Azterketak eta liburuak alde batera utzita zeharkako proiektuen bidez egiten da lan.
Ariketa erabilgarri, dinamiko eta entretenigarrien bidez ikasten da eta informazioa bilatu,
bidezko galderak egin eta ondorioak ateratzen dira.
Kasu batzuetan salbuespenak egongo dira eta irakasleek ahoz zein idatziz azterketak
egingo dituzte ikasleek izandako hobekuntza aztertzeko helburuarekin. Ohiko eskoletan
ez bezala, azterketek balio gutxi izango dute azken balorazioan.

Comentarios

Entradas populares de este blog

AMARABERRI

1979an Loli Anaut pedagogian adituak Amara Berri sistema proiektua sortu zuen. Lanerako sistema bat da, diziplinartekotasuna lantzen duena, non antolakuntza, plangintza, hausnarketa, analisia eta erabakiak hartzea sustatzen diren. Sistema irakasleak ikasleak interpretatzeko modua aldatzeko eta berritzeko sortua izan zen, hau da, haurrari eta beraren behar eta interesei garrantzi handiagoa emateko beharra zela eta eratu zuten sistema, haurraren premiei egoki erantzuteko. Horrez gain, errealitatearekin lotura gutxi eta diziplinen arteko lotura eza ere sistema sortzeko faktoreak edo eragileak izan ziren. Hortaz, sistema, hutsune horiei aurre egiteko sortua izan zen hain zuzen ere. Sistema 7 printzipiotan oinarrituta dago: indibidualizazioa, sozializazioa, globalizazioa, aktibitatea, sormena/irudimena, askatasuna eta normalizazioa. Honako sistema eredua izan da eta hainbat eskolek ere martxan jarri dute Euskal Herri barnean zein kanpoan, esaterako: Murumendi, Urdaneta, .... N

SARRERA

Blog honetan hezkuntza metodologia dezberdinei buruz hitz egingo dut. Hain zuzen ere, uste dut gure herrialdean daukagun hezkuntza sistema nahiko atzeratuta dagoela, eta ez duela umeen beharrekin bat egiten. Horregatik, hezkuntza metodo desberdinei buruzko informazioa eskainiko dut blog honetan.