Ir al contenido principal

ADIMEN ANITZEN ESKOLA

School Key 1958. urtean Indianapolisen sortu zuten St.John’s College-eko
irakasleek Gardnerren ideiak oinarritzat hartuz. Eskola hiru ideiatan oinarritzen da:
umeek ikasi, deskubritu eta sortu nahi dutela. Ikastetxearen helburua energia hau
hartzea eta umeak gizarteko kide bilakatzea da.
Eskolak 2,5 eta 12 urte tarteko umeei zuzendua dago. Kalifikazio altuak dituzten
umeak honetara joaten animatzen dituzte haien familiaren maila ekonomikoa
kontuan hartu gabe; eta honetarako, ikasturteak ordaintzeko erraztasunak ematen
dituzte.

Nola irakasten dute?
Lehen hezkuntzan, 7 irakasle daude klase bakoitzeko. Bakoitza teoria jakin baten
aditua izango da, hala nola, inteligentzia musikalean, gorputz heziketan, arte bisualetan
komunikazio hedabideetako espezialista, errekurtsoen irakaslea, komunitateko errekurtsoen
irakaslea eta ekintzen irakaslea. Eskolan, haurraren eguneroko estimulazioa bilatzea da
helburua jokoekin, proiektuekin eta tailerren bitartez. Haurren motibazioa sustatzeko
helburua izanik.

Comentarios

Entradas populares de este blog

AMARABERRI

1979an Loli Anaut pedagogian adituak Amara Berri sistema proiektua sortu zuen. Lanerako sistema bat da, diziplinartekotasuna lantzen duena, non antolakuntza, plangintza, hausnarketa, analisia eta erabakiak hartzea sustatzen diren. Sistema irakasleak ikasleak interpretatzeko modua aldatzeko eta berritzeko sortua izan zen, hau da, haurrari eta beraren behar eta interesei garrantzi handiagoa emateko beharra zela eta eratu zuten sistema, haurraren premiei egoki erantzuteko. Horrez gain, errealitatearekin lotura gutxi eta diziplinen arteko lotura eza ere sistema sortzeko faktoreak edo eragileak izan ziren. Hortaz, sistema, hutsune horiei aurre egiteko sortua izan zen hain zuzen ere. Sistema 7 printzipiotan oinarrituta dago: indibidualizazioa, sozializazioa, globalizazioa, aktibitatea, sormena/irudimena, askatasuna eta normalizazioa. Honako sistema eredua izan da eta hainbat eskolek ere martxan jarri dute Euskal Herri barnean zein kanpoan, esaterako: Murumendi, Urdaneta, .... N

SARRERA

Blog honetan hezkuntza metodologia dezberdinei buruz hitz egingo dut. Hain zuzen ere, uste dut gure herrialdean daukagun hezkuntza sistema nahiko atzeratuta dagoela, eta ez duela umeen beharrekin bat egiten. Horregatik, hezkuntza metodo desberdinei buruzko informazioa eskainiko dut blog honetan.

ULERMENERAKO IRAKASKUNTZA

Ulermenerako Irakaskuntza Harvard Unibertsitateko Project Zero-ren metodologia bat da. Ulermenerako irakaskuntza adimenaren izaera, ulermena, pentsamendua, sormena, etika bezalakoetan eta gizakiarentzako oinarrizkoak diren beste alderdi batzuen ikerketaren diseinuan oinarritzen da. Ardatz nagusia ulertzea da. Ulertzea ikaskuntza intelektual hutsa baino harantzago doan prozesua da enpatia, identifikazioa eta proiekzioa behar delako, etengabeko ikaskuntza prozesu batean irekitasuna, tolerantzia, sinpatia eta zintzotasuna dakarrena. Ulermen hori lotzeko, praktikari garrantzia handia ematen diote. Helburu nagusia etengabe aldatzen ari den gizarte honek planteatzen dituen erronkei aurre egiteko gai diren ikasleak heztea da. Aldi berean, gizarte bidezkoagoa eta berdintsuagoa eraikitzearen alde lan egiten duten pertsonak lortu nahi dituzte. Proiektu honen bidez irakasleek bi galdera planteatzen dizkiete haien buruari: Zer esan nahi du zerbait ulertzeak? Zein motatako ikasketek, ik