Ir al contenido principal

REGGIO EMILIA

Nolako eskola da?
Reggio Emilia proiektuen bidez eta elkarlanean lantzen den eskola mota da. Irakasleen
helburuen arabera, zenbait material eta eginbehar proposatzen dituzte umeen esperimentazioa
sustatzeko eta hauek, hori egiten duten bitartean, ikasteko. Hori egitean eskola asmatzaile,
aktiboa, ikertzailea, ikasteko guneekin, beti harremanetan dagoena (ikasle-irakasle-familia),
maitagarria, dokumentatua eta komunikatzeko erraztasuna sortzen duena lortu zuten.
Eskola hau teoria reggianean orientatuta dago, hots, eskolak berak eta Loris Malaguzzik
sortutako teorian. Honen arabera, eskolako filosofiak dio organismo bizidun bat bezalakoa
dela; izan ere, han irakasleak eta ikasleak ikasten dute elkarrekin esperimentuen bitartez.

Nola irakasten dute?
Reggio talde txikiko ikaskuntza kooperatiboan oinarritzen da, eraikuntza sozialaren
garrantzia jarraituz. Irakaskuntza metodo hau ez dauka curriculum konkretu bat, curriculum
sortu berri bat daukala esaten da, umeen erakargarria iruditzen zaien gauzetatik eta
giroarekiko interakzio eta erantzunetatik abiatzen delako.

Reggioren printzipioetako bat, irakasleek “ikastea ikastea” irakastea da, eta hau proiektuen
bitartez garatzen da, umeen interesei jarraituz eta data limite bat ez izanik. “La Pedagogía
dell ́ ́ ascolto” deituriko proiektu motak kontuan hartuz irakasten da. ​Honek esan nahi du
irakasleek denbora asko pasatzen dutela behatzen eta apuntatzen haurren interesak ekintza eta
ariketa batzuk edo besteak egiteko, beharrak eta estatuaren curriculum-a kontuan hartuz.

Aktibitate gehienak talde txikietan eta espazio desberdinetan egiten dira. Irakasleen
eginkizuna atal honetan materialak proposatzea helburuen arabera izango da, hots, gidaria
izango da.

Comentarios

Entradas populares de este blog

SARRERA

Blog honetan hezkuntza metodologia dezberdinei buruz hitz egingo dut. Hain zuzen ere, uste dut gure herrialdean daukagun hezkuntza sistema nahiko atzeratuta dagoela, eta ez duela umeen beharrekin bat egiten. Horregatik, hezkuntza metodo desberdinei buruzko informazioa eskainiko dut blog honetan.

VISIBLE THINKING

Zerbaitek zer edo zer pentsarazten digunean, errazago ikasten dugu, adibidez, klima aldaketak dakartzan ondorioetan pentsatzen dugunean, eta horren ondorioz, interesa daukagunean, errazago ikasten dugu gai horren inguruan, konturatu gabe askotan. Horregatik, pentsatzearen ondorioa da irakaskuntza, eta hori da visible thinking-en oinarria. Pentsamendua, beraz, irakaskuntzaren oinarria da. Eta, beraz visible thinking metodoak umeek haien kabuz pentsatzen ikastea du helburu, hain zuzen ere, pentsamendu hori ikusgarri egitean. The Biltmore School, Estatu Batuetan dagoen eskola bat da, Miamin hain zuzen ere. Eskola honetan visible thinking metodoa erabiltzen dute soilik eta eskolaren helburu nagusia haurrak independenteak eta produktiboak izatea da. Nola irakasten dute? Irakasleek hiru elementu erabiltzen dituzte irakaskuntza eta ikaskuntza metodologia hau bideratzeko. Lehenik, errutina batzuk daude, prozedurak direnak. Egun bakoitzean, nahiz eta gaiak aldatu, prozedurak errep...

IKAS-KOMUNITATEAK

Duela hamar urte hasi ziren EAE-ko ikastetxe batzuk ikas komunitate proiektua gauzatzen. Ikas komunitateen arloan aitzindariak estatubatuarrak izan baziren ere, Europar Batasuna izan da. Ikas komunitatea eratzea ikastetxe bakoitzaren borondatearen araberakoa da. EAE-n 23 ikastetxe ari dira Ikas komunitate programa garatzen eta kopurua ikasturtero handitzen da. Lehen esan bezala, orain dela hamar urte hasi ziren lehenbiziko laurak, ariketa modura, eta haiek ereindako hazia pixkanaka ematen ari da fruitua. Hasiera batean, bizikidetza arazoak zituzten eskolentzako irtenbidetzat jotzen zen, gerora ikusi zuten edozein ikastetxerentzat balio zezakeela, eta 2000. urtean hasi zen ekimena zabaltzen. Ipar Euskal Herrian, Frantziako Estatu osoan bezala, oso urruneko kontzeptua da ikas komunitatea. Ramon Flechak dioenez, “1960ko hamarkadako gizarte industrialean, frantziar eskola eredua oso ona zen: laikoa, publikoa, berdintasunaren aldekoa, e.a. Nola irakasten dute? Talde interakti...