Ir al contenido principal

VISIBLE THINKING

Zerbaitek zer edo zer pentsarazten digunean, errazago ikasten dugu, adibidez, klima
aldaketak dakartzan ondorioetan pentsatzen dugunean, eta horren ondorioz,
interesa daukagunean, errazago ikasten dugu gai horren inguruan, konturatu gabe
askotan. Horregatik, pentsatzearen ondorioa da irakaskuntza, eta hori da visible
thinking-en oinarria. Pentsamendua, beraz, irakaskuntzaren oinarria da. Eta, beraz
visible thinking metodoak umeek haien kabuz pentsatzen ikastea du helburu, hain
zuzen ere, pentsamendu hori ikusgarri egitean.
The Biltmore School, Estatu Batuetan dagoen eskola bat da, Miamin hain zuzen ere.
Eskola honetan visible thinking metodoa erabiltzen dute soilik eta eskolaren helburu
nagusia haurrak independenteak eta produktiboak izatea da.

Nola irakasten dute?
Irakasleek hiru elementu erabiltzen dituzte irakaskuntza eta ikaskuntza metodologia
hau bideratzeko. Lehenik, errutina batzuk daude, prozedurak direnak. Egun
bakoitzean, nahiz eta gaiak aldatu, prozedurak errepikatzen dira, hots, errutinak.
Hauetan ikasleek izaera kritikoaz haien burua azaltzen eta haien ikuspuntua
adierazten dute, dena justifikatuz eta nabarmena denetik abiatuz. Errutina hauetan,
ikuspuntuak eta ebidentziak batzen dituzte haien artean konexioak eginez eta
hainbat perspektiba aztertuz. Ondoren, osotasun batean zatiak identifikatzen
saiatzen dira, zirriborro batean ondorioak batuz. Hasieran 21 errutina zeuden, 3
multzotan sailkaturik. Multzo hauek sarrerako errutinak, errutina antolatzaileak eta
errutina ikertzaileak deitzen dira eta bakoitzak gaiaren inguruan funtzio zehatz bat
betetzen du. Sarrerako errutinak gaiaren hasieran lantzen dira eta gai horren
inguruan interesa pizteko balio dute batez ere. Errutina antolatzaileak informazio
garrantzitsuena azpimarratzeko eta gaia
sintetizatzeko balio dute. Azkenik, errutina
ikertzaileak gaiaren inguruan ikertzera
motibatzen ditu ikasleak.

Comentarios

Entradas populares de este blog

SARRERA

Blog honetan hezkuntza metodologia dezberdinei buruz hitz egingo dut. Hain zuzen ere, uste dut gure herrialdean daukagun hezkuntza sistema nahiko atzeratuta dagoela, eta ez duela umeen beharrekin bat egiten. Horregatik, hezkuntza metodo desberdinei buruzko informazioa eskainiko dut blog honetan.

AMARABERRI

1979an Loli Anaut pedagogian adituak Amara Berri sistema proiektua sortu zuen. Lanerako sistema bat da, diziplinartekotasuna lantzen duena, non antolakuntza, plangintza, hausnarketa, analisia eta erabakiak hartzea sustatzen diren. Sistema irakasleak ikasleak interpretatzeko modua aldatzeko eta berritzeko sortua izan zen, hau da, haurrari eta beraren behar eta interesei garrantzi handiagoa emateko beharra zela eta eratu zuten sistema, haurraren premiei egoki erantzuteko. Horrez gain, errealitatearekin lotura gutxi eta diziplinen arteko lotura eza ere sistema sortzeko faktoreak edo eragileak izan ziren. Hortaz, sistema, hutsune horiei aurre egiteko sortua izan zen hain zuzen ere. Sistema 7 printzipiotan oinarrituta dago: indibidualizazioa, sozializazioa, globalizazioa, aktibitatea, sormena/irudimena, askatasuna eta normalizazioa. Honako sistema eredua izan da eta hainbat eskolek ere martxan jarri dute Euskal Herri barnean zein kanpoan, esaterako: Murumendi, Urdaneta, .... N...

IKAS-KOMUNITATEAK

Duela hamar urte hasi ziren EAE-ko ikastetxe batzuk ikas komunitate proiektua gauzatzen. Ikas komunitateen arloan aitzindariak estatubatuarrak izan baziren ere, Europar Batasuna izan da. Ikas komunitatea eratzea ikastetxe bakoitzaren borondatearen araberakoa da. EAE-n 23 ikastetxe ari dira Ikas komunitate programa garatzen eta kopurua ikasturtero handitzen da. Lehen esan bezala, orain dela hamar urte hasi ziren lehenbiziko laurak, ariketa modura, eta haiek ereindako hazia pixkanaka ematen ari da fruitua. Hasiera batean, bizikidetza arazoak zituzten eskolentzako irtenbidetzat jotzen zen, gerora ikusi zuten edozein ikastetxerentzat balio zezakeela, eta 2000. urtean hasi zen ekimena zabaltzen. Ipar Euskal Herrian, Frantziako Estatu osoan bezala, oso urruneko kontzeptua da ikas komunitatea. Ramon Flechak dioenez, “1960ko hamarkadako gizarte industrialean, frantziar eskola eredua oso ona zen: laikoa, publikoa, berdintasunaren aldekoa, e.a. Nola irakasten dute? Talde interakti...