Ir al contenido principal

VITTRA ESKOLA

Vittra eskola Suedian hasitako hezkuntza proiektu bat da. Vittra suedieraz
suntsitu/hondatu esan nahi du eta honek ohiko hezkuntza sistemari erreferentzia
egiten dio, bere proiektua guztiz berritzailea delako, non, sormena du helburu.
Suedian 27 vittra eskola daude zeinean 8500 ikasle inguru ikasten dute bertan.

Nola irakasten dute?
Vittra eskolak leku irekietan irakastea bultzatzen dute. Horren ondorioz, eskola
hauen azalera, plaza zentral ireki batean antolatzen da zenbait ikasgelaz inguratuz.
Irakasleak zenbait taldetan banatzen dituzte ikasleak, eskolako puntu desberdinetan
kokatzen dituzte eta gidatzen dituzte zenbait gauza ikas dezaten.
Denboraren aldetik, klaseen iraupena bi ordutakoa da, hortik aurrera, umea
informazioa aztertzeko eta bere eginbeharrak betetzeko denbora dauka. Honen
helburua ez da oinarritzen ikasleak duen ezagutza kopuruan, baizik eta arazoei
aurre egiteko duen gaitasunetan.
Eskola mota hau bakoitzaren esperientzian eta egunero sortzen diren arazoei aurre
egitean zentratzen da.
Bestalde, teknologiak paper garrantzitsu bat hartzen du ikasle bakoitzaren
autonomia sustatzeko eta elebiduntasuna ere (ingelesa-suediarra), testuinguru
internazional batean moldatzeko asmoz, sustatzen da. Ebaluazioa pertsonala egiten
dute eta bakoitzaren garapenean parte hartzen dute, jarrera, lorpenak eta lortutako
helburuak, esaterako. “Vittra” liburuaren bidez, gurasoek zein ikasleek beraien
ebaluazioaren prozesua interneten ikus dezakete.

Comentarios

Entradas populares de este blog

SARRERA

Blog honetan hezkuntza metodologia dezberdinei buruz hitz egingo dut. Hain zuzen ere, uste dut gure herrialdean daukagun hezkuntza sistema nahiko atzeratuta dagoela, eta ez duela umeen beharrekin bat egiten. Horregatik, hezkuntza metodo desberdinei buruzko informazioa eskainiko dut blog honetan.

AMARABERRI

1979an Loli Anaut pedagogian adituak Amara Berri sistema proiektua sortu zuen. Lanerako sistema bat da, diziplinartekotasuna lantzen duena, non antolakuntza, plangintza, hausnarketa, analisia eta erabakiak hartzea sustatzen diren. Sistema irakasleak ikasleak interpretatzeko modua aldatzeko eta berritzeko sortua izan zen, hau da, haurrari eta beraren behar eta interesei garrantzi handiagoa emateko beharra zela eta eratu zuten sistema, haurraren premiei egoki erantzuteko. Horrez gain, errealitatearekin lotura gutxi eta diziplinen arteko lotura eza ere sistema sortzeko faktoreak edo eragileak izan ziren. Hortaz, sistema, hutsune horiei aurre egiteko sortua izan zen hain zuzen ere. Sistema 7 printzipiotan oinarrituta dago: indibidualizazioa, sozializazioa, globalizazioa, aktibitatea, sormena/irudimena, askatasuna eta normalizazioa. Honako sistema eredua izan da eta hainbat eskolek ere martxan jarri dute Euskal Herri barnean zein kanpoan, esaterako: Murumendi, Urdaneta, .... N...

IKAS-KOMUNITATEAK

Duela hamar urte hasi ziren EAE-ko ikastetxe batzuk ikas komunitate proiektua gauzatzen. Ikas komunitateen arloan aitzindariak estatubatuarrak izan baziren ere, Europar Batasuna izan da. Ikas komunitatea eratzea ikastetxe bakoitzaren borondatearen araberakoa da. EAE-n 23 ikastetxe ari dira Ikas komunitate programa garatzen eta kopurua ikasturtero handitzen da. Lehen esan bezala, orain dela hamar urte hasi ziren lehenbiziko laurak, ariketa modura, eta haiek ereindako hazia pixkanaka ematen ari da fruitua. Hasiera batean, bizikidetza arazoak zituzten eskolentzako irtenbidetzat jotzen zen, gerora ikusi zuten edozein ikastetxerentzat balio zezakeela, eta 2000. urtean hasi zen ekimena zabaltzen. Ipar Euskal Herrian, Frantziako Estatu osoan bezala, oso urruneko kontzeptua da ikas komunitatea. Ramon Flechak dioenez, “1960ko hamarkadako gizarte industrialean, frantziar eskola eredua oso ona zen: laikoa, publikoa, berdintasunaren aldekoa, e.a. Nola irakasten dute? Talde interakti...