Ir al contenido principal

Entradas

SARRERA

Blog honetan hezkuntza metodologia dezberdinei buruz hitz egingo dut. Hain zuzen ere, uste dut gure herrialdean daukagun hezkuntza sistema nahiko atzeratuta dagoela, eta ez duela umeen beharrekin bat egiten. Horregatik, hezkuntza metodo desberdinei buruzko informazioa eskainiko dut blog honetan.
Entradas recientes

IKAS-KOMUNITATEAK

Duela hamar urte hasi ziren EAE-ko ikastetxe batzuk ikas komunitate proiektua gauzatzen. Ikas komunitateen arloan aitzindariak estatubatuarrak izan baziren ere, Europar Batasuna izan da. Ikas komunitatea eratzea ikastetxe bakoitzaren borondatearen araberakoa da. EAE-n 23 ikastetxe ari dira Ikas komunitate programa garatzen eta kopurua ikasturtero handitzen da. Lehen esan bezala, orain dela hamar urte hasi ziren lehenbiziko laurak, ariketa modura, eta haiek ereindako hazia pixkanaka ematen ari da fruitua. Hasiera batean, bizikidetza arazoak zituzten eskolentzako irtenbidetzat jotzen zen, gerora ikusi zuten edozein ikastetxerentzat balio zezakeela, eta 2000. urtean hasi zen ekimena zabaltzen. Ipar Euskal Herrian, Frantziako Estatu osoan bezala, oso urruneko kontzeptua da ikas komunitatea. Ramon Flechak dioenez, “1960ko hamarkadako gizarte industrialean, frantziar eskola eredua oso ona zen: laikoa, publikoa, berdintasunaren aldekoa, e.a. Nola irakasten dute? Talde interakti

ULERMENERAKO IRAKASKUNTZA

Ulermenerako Irakaskuntza Harvard Unibertsitateko Project Zero-ren metodologia bat da. Ulermenerako irakaskuntza adimenaren izaera, ulermena, pentsamendua, sormena, etika bezalakoetan eta gizakiarentzako oinarrizkoak diren beste alderdi batzuen ikerketaren diseinuan oinarritzen da. Ardatz nagusia ulertzea da. Ulertzea ikaskuntza intelektual hutsa baino harantzago doan prozesua da enpatia, identifikazioa eta proiekzioa behar delako, etengabeko ikaskuntza prozesu batean irekitasuna, tolerantzia, sinpatia eta zintzotasuna dakarrena. Ulermen hori lotzeko, praktikari garrantzia handia ematen diote. Helburu nagusia etengabe aldatzen ari den gizarte honek planteatzen dituen erronkei aurre egiteko gai diren ikasleak heztea da. Aldi berean, gizarte bidezkoagoa eta berdintsuagoa eraikitzearen alde lan egiten duten pertsonak lortu nahi dituzte. Proiektu honen bidez irakasleek bi galdera planteatzen dizkiete haien buruari: Zer esan nahi du zerbait ulertzeak? Zein motatako ikasketek, ik

VISIBLE THINKING

Zerbaitek zer edo zer pentsarazten digunean, errazago ikasten dugu, adibidez, klima aldaketak dakartzan ondorioetan pentsatzen dugunean, eta horren ondorioz, interesa daukagunean, errazago ikasten dugu gai horren inguruan, konturatu gabe askotan. Horregatik, pentsatzearen ondorioa da irakaskuntza, eta hori da visible thinking-en oinarria. Pentsamendua, beraz, irakaskuntzaren oinarria da. Eta, beraz visible thinking metodoak umeek haien kabuz pentsatzen ikastea du helburu, hain zuzen ere, pentsamendu hori ikusgarri egitean. The Biltmore School, Estatu Batuetan dagoen eskola bat da, Miamin hain zuzen ere. Eskola honetan visible thinking metodoa erabiltzen dute soilik eta eskolaren helburu nagusia haurrak independenteak eta produktiboak izatea da. Nola irakasten dute? Irakasleek hiru elementu erabiltzen dituzte irakaskuntza eta ikaskuntza metodologia hau bideratzeko. Lehenik, errutina batzuk daude, prozedurak direnak. Egun bakoitzean, nahiz eta gaiak aldatu, prozedurak errep

VITTRA ESKOLA

Vittra eskola Suedian hasitako hezkuntza proiektu bat da. Vittra suedieraz suntsitu/hondatu esan nahi du eta honek ohiko hezkuntza sistemari erreferentzia egiten dio, bere proiektua guztiz berritzailea delako, non, sormena du helburu. Suedian 27 vittra eskola daude zeinean 8500 ikasle inguru ikasten dute bertan. Nola irakasten dute? Vittra eskolak leku irekietan irakastea bultzatzen dute. Horren ondorioz, eskola hauen azalera, plaza zentral ireki batean antolatzen da zenbait ikasgelaz inguratuz. Irakasleak zenbait taldetan banatzen dituzte ikasleak, eskolako puntu desberdinetan kokatzen dituzte eta gidatzen dituzte zenbait gauza ikas dezaten. Denboraren aldetik, klaseen iraupena bi ordutakoa da, hortik aurrera, umea informazioa aztertzeko eta bere eginbeharrak betetzeko denbora dauka. Honen helburua ez da oinarritzen ikasleak duen ezagutza kopuruan, baizik eta arazoei aurre egiteko duen gaitasunetan. Eskola mota hau bakoitzaren esperientzian eta egunero sortzen diren araz

ADIMEN ANITZEN ESKOLA

School Key 1958. urtean Indianapolisen sortu zuten St.John’s College-eko irakasleek Gardnerren ideiak oinarritzat hartuz. Eskola hiru ideiatan oinarritzen da: umeek ikasi, deskubritu eta sortu nahi dutela. Ikastetxearen helburua energia hau hartzea eta umeak gizarteko kide bilakatzea da. Eskolak 2,5 eta 12 urte tarteko umeei zuzendua dago. Kalifikazio altuak dituzten umeak honetara joaten animatzen dituzte haien familiaren maila ekonomikoa kontuan hartu gabe; eta honetarako, ikasturteak ordaintzeko erraztasunak ematen dituzte. Nola irakasten dute? Lehen hezkuntzan, 7 irakasle daude klase bakoitzeko. Bakoitza teoria jakin baten aditua izango da, hala nola, inteligentzia musikalean, gorputz heziketan, arte bisualetan komunikazio hedabideetako espezialista, errekurtsoen irakaslea, komunitateko errekurtsoen irakaslea eta ekintzen irakaslea. Eskolan, haurraren eguneroko estimulazioa bilatzea da helburua jokoekin, proiektuekin eta tailerren bitartez. Haurren motibazioa sustatze

AMARABERRI

1979an Loli Anaut pedagogian adituak Amara Berri sistema proiektua sortu zuen. Lanerako sistema bat da, diziplinartekotasuna lantzen duena, non antolakuntza, plangintza, hausnarketa, analisia eta erabakiak hartzea sustatzen diren. Sistema irakasleak ikasleak interpretatzeko modua aldatzeko eta berritzeko sortua izan zen, hau da, haurrari eta beraren behar eta interesei garrantzi handiagoa emateko beharra zela eta eratu zuten sistema, haurraren premiei egoki erantzuteko. Horrez gain, errealitatearekin lotura gutxi eta diziplinen arteko lotura eza ere sistema sortzeko faktoreak edo eragileak izan ziren. Hortaz, sistema, hutsune horiei aurre egiteko sortua izan zen hain zuzen ere. Sistema 7 printzipiotan oinarrituta dago: indibidualizazioa, sozializazioa, globalizazioa, aktibitatea, sormena/irudimena, askatasuna eta normalizazioa. Honako sistema eredua izan da eta hainbat eskolek ere martxan jarri dute Euskal Herri barnean zein kanpoan, esaterako: Murumendi, Urdaneta, .... N